Gure Tebas-ak

Ez dut zalantza izpirik Joakin Beltran eta Alberto Sololuzeren heriotzagatiko atsekaberik handiena sentitu dutela Verter Recycling-eko arduradunek, enpresa hori kontratatua zuen Eusko Jaurlaritzak, zeina Iñaki Arriola zen aro horretan sailburu, eta Arantxa Tapia den orain. Atsekabea eta zama ere izango dute bizkar gain. Ez du atzera bueltarik. Baina zein berme daude berriz pasa ez dadin? Nork bermatzen du ezkutuan, mendi puntetan, basoetan edo lur azpiko tuneletan lanean dabiltzanak ez dutela bizitza bertan galduko aurrerantzean ere? Non daude orain arte lanean bizitza galdu dutenen memorialak? Zenbat bizitza baldintzatu dituzte opakotasun totala duten hondakindegi handiek, abiadura handiko trenaren azpiegiturek, Itoizko urtegiak, Esakoak, Donostiako metroak... Zazpi atedun Tebas hura nork eraiki zuen, Bertolt Brech-ekin hitzekin Mikel Laboak musikaturiko kantaren letrak egon beharko luke halako azpiegitura handien atari guztietan. “Liburuetan errege izenik baizik ez da ageri”, baina lan txandak etengabe harilkatzen dituzten langileak deshumanizatuta daude, izen-abizenik gabeak balira bezala, familiarik eta lagunik ez balute bezala, bizi grinarik, ilusiorik eta ametsik ez balute bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!