Hitz maiztuak

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2021ko mai. 5a, 14:21

Erabileraren erabileraz maiztu ditugu hitzak: askatasuna, demokrazia, berdintasuna. Zuritu ditugu erabilerak, hustu edukiz, axaleko bihurtu. Botere banaketarenak ere erraietatik ateratzen den barre-lantua eragiten du. 

Talde armatuko kidetzat jo ditu poliziak iragan astean atxilotutako gazteak. Eta orain arte ezagutu gabeko formula baten bidez: ohar bat atera du Espainiako Poliziak, gazteei zer egozten dieten azaltzeko. Poliziaren eginbeharra izan bide zen gertaerak ikertzea, eta epailearen esku jartzea, hark ikusten bazuen prozeduraren bat ireki behar dela, ireki dezan. Kasu honetan polizia bihurtu zaigu epaile, konplexurik gabe. Jo ditu gazteak talde kriminaleko kide, auzipetu dituzte, eta ez si ez no, geratu zaie etorkizuna linbo batean. 

Askatasuna, demokrazia, berdintasuna, botere banaketa, talde armatuak. Higatu eta hondatu ditugu hitzak... beste hiztegi bat asmatu beharrean gaude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!