Inpunitatea

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2021ko ots. 24a, 13:22

Entzuteak sortzen du beste zirrara bat. Mikel Zabatlza torturatuta hil zutela jakina zen, baina Peroteren eta Gomez Nietoren arteko elkarrizketaren tonua entzuteak ez du inor epel uzten. Alberto Perote CESIDeko koronela zen 1980ko hamarkadan eta Pedro Gomez-Nieto Guardia Zibileko kapitaina. Bien arteko elkarrizketaren grabazioa argitaratu zuen Público egunkariak astelehenean. Dokumentua Non dago Mikel? Dokumentala egiteko ikerketa lanean zehar eskuratu zuten Amaia Merino zinemagileak eta Miguel Angel Llamas Pitu Ahotsa.info-ko kazetariak. Ostiraletik aurrera egongo da zinemetan dokumental hori. Baina audiozko dokumentu horren beste puxka bat ere argitaratu du Berria-k. Gomez Nieto eta Perote Lasa eta Zabalaz ere ari dira. Zabalzaren kasuan “eskua joan zitzaiela” diote, eta Lasa eta Zabalaren kasuan, Gomez Nietok Peroteri esaten dio “Hil zituztela tiro bana joz, kaputxarik gabe”. Transkribatuta zeuden, baina entzuteak beste dimentsio bat ematen dio, eta beste irakurketa baterako haria ere bai. Benetan entzutekoa da zein naturaltasunarekin ari diren hizketan estatu krimenez, diru publikoarekin egindako krimenez. Inpunitatea darie.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!