Errealitate ez koherentea

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2021ko urt. 20a, 11:32

Pentsa etxean lo zaudela senideekin, eta goizeko ordu txikietan basatiki ate joka hasten direla,eta hortzetaraino armatuta dauden poliziak daudela atearen beste aldean zure bila datozelaesanaz. Eramaten zaituzte Fernando Grande Marlaska izeneko epaile batek agindu duelakopolizia operazioa, eta inkomunikatuta zaudela komunikatzen dizue. Ezaguna zaizu GrandeMarlaska, berak agindutako polizia operazioetatik atera diren askok salatu dituztelako torturak.Zurekin batera beste bost lagun eraman dituzte Madrilera. Eta bai, zu ere torturatu zaituzte.Torturaturekin esan nahi baita biluztu, hustu, kolpatu, iraindu, pertsona gisa akabatzen saiatu,deshumanizatu... horrela bost egun eta bost gau. Irten zara infernutik, pasa da urte batzuetaraepaiketa, eta akordioa egin da fiskalarekin kartzela joan ez zaitezen. Amaitu da zirku mediatikoaMadrilentzat eta operazio hura agindu zuenarentzat.Bizitza osorako markatuko zaituen bizipen latza igaro duzu. Eta ikusten duzu bien bitartean zurekalbarioa ahalbideratu zuen epailea nola izendatzen duten Barne ministro. Ministro. EtaEuropako Giza Eskubideen auzitegiak ere zigortu du Espainia zure polizia operazio hartanatxilotutako sei lagunetik hiruren tortura salaketa ez zelako behar bezela ikertu. Baina epaileaksegitzen du ministro izaten.Benetan, aspaldi esan zuen Harkaitz Canok fikzioak koherentea izan behar duela, etaerrealitateak ez. Hala beharko du, gertatzen diren kontu asko ulertzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!