Jende hori

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2021ko urt. 13a, 11:07

Odolik badugu zainetan ezin gaitu epel utzi Ane Irazabalek Bosniaren eta Kroaziaren artekomugan eraikitako errefuxiatuen kanpalekutik bidali digun kronikak. Iragan asteburu eroankexaka aritu gara goretex-a duten oinetakoak jantzita ere hankak busti zaizkigulako. Irazabalekbidalitako kronikaz akordatu behar genuke, udako sandalia batzurekin dagoen gizasemearenirudiaz, hain zuzen. Bosnia, 6 gradu 0 azpitik dio, eta irudi bat erakusten digu, sandalia soilbatzuk jantzita dagoen gizonezkoarena. “Ez dugu asko eskatzen”, dio lekukotza ematen duenbeste gazte batek, “hotzez ez hiltzea besterik”.Kronikaren irudiek bere kasa hitz egiten dute: jendea ilaran eguneko otordu bakarraren zain, etapolizia lanak egiten beste gizaseme bat, bultzaka, egunean gutxienez hiru otordu eta ohe beroaizango dituena. Ez ditugu ahazteko Meditarraneoa zeharkatzen ahalegintzen ari diren ehunkalagunak ere.Barrena inarrosten zaizunean sentitzen duzun horri hitzak jartzen ez da erraza izaten maiz.Miren Artetxek asmatu du bete-betean nire ustetan, honelaxe dio: “Txikitan pentsatzen nuen"Jendeak baldin bazekien naziak zertan ari ziren, nolatan ez zuen ezer egin?". Orain ni naizjende hori”.Ba horixe, zein alde dago, duela 80 urte milaka judutar, homosexual edo ijito kontzentrazioeremu izoztuetara sartzen zituzten bitartean beste aldera begiratzen zutenen artean etagure artean?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!