Emakumea ez da jaiotzen, egin egiten da, gizon baten moduan, bertsolari baten moduan,
euskaldun baten moduan, ehiztari baten moduan. Testuinguru sozial, kultural, politiko,
ekonomiko eta abar luze batek zizelkatzen du beraz emakumea, edo gizona, edo bertsolaria,
euskalduna, ehiztaria…
Gizarte jakin horretan gainera, paper jakin batzuk betez gero zintzotzat hartuko da emakumea,
eta zigortua izango da bestela. Gurean asko elikatu da ama onarena, etxea eta etxekoak ondo
zaintzen dituena, Euskaraldi betean gaudenez esan dezagun euskararen transmisore bikaina
ere izan dela, eta ze ondo, etxean betikotuko balitz hori dena doan egiten segitzeko, ezta?
Emakumearen aurkako indarkeriaren egunean komeniko da ahotsgora esatea hau ere.
Indarkeria mota asko baitaude. Muturrekoena amaitzen da heriotzarekin, baina hori ez da egun
batetik bestera gertatzen. Sare eta egitura jakin batek elikatzen eta ahalbidetzen duen egitura
da.
Indarkeria mota asko daude. Agerikoagoak batzuk, sotilagoak besteak, baina guztiak
indarkeriak. Armairutik atera ditzagun denak.