Txakurhizketak

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2020ko urr. 21a, 11:44

Etxeratzeak agian laster zuei eta hurrengo txandan guri egokituko zaizkigulakoan,elkartasunetik, bakardadean edo talde txikietan bada ere aurrera egin behar dugulakoan,elkarrizketen, eta horretarako betarik ezean, txakurhizketen balioa azpimarratu nahi nuke gaur.Egokitu zait denda baten aurrealdean gizonezko bat txakurra lotzen eta txakurra urduri: "Zerduzu?" Esaten dio nagusiak. "Ez noa inora, lasai egon hemen pixka batean, dendara noaenkargu txiki bat egitera eta laster naiz bueltan. Egon lasai".Eta pixkat aurrerago noala emakume bat bere txakurrari hizketan: "Hortik ez Lagun, ez al duzuikusten hori bide gorria dela, hortik bizikletek pasa behar dute, etorri hemendik nirekin".Eta pauso bat aurrerago geratu da ziplo, zebra bide baten aurrean beste txakur bat, nagusianoiz gerturatuko zain, errepidea elkarrekin pasatzeko.Aitortu zuen Juan Luis Zabalak Txistuetabiok eleberrian ezingo ziola sekula eskertu Txisturihainbestetan paseatzera atera izanak. Eta bete-betean jo zuen Garbiñe Ubedak 'Zaharkitzeprogramatua' ikuskizunean, esan zuenean: hor doa txakurra, pertsona bat pasiatzen (edotankerako zerbait).Dozenaka ikerketa daude eginda txakur bat izatearen onurak aztertu eta balioesten dituztenak:laguntza, konpañia, babesa, emozioak kanporatzeko edo ardurak hartzeko lagungarria...Bada, baina, gure gizartea irakurtzeko beste ertz bat ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!