Neutraltasunaz

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2020ko ira. 30a, 12:38

Bagatoz ez-uda honetatik bueltan, eta bagoaz ez-udazken baterantz.

Hasi dira haur, nerabe eta gazteak eskolara. Ez dakit nola dagoen Skolaeren kontua. Asaldatu baginen ere Unesco saria jaso duen hezkidetza programa hori egitearen arduradunak deklaratzera deitu zituztelako, gaia geratu zen tiraderaren batean, eta koronabirusak dena irensten duenez, programa hori nola hasiko den lantzen ez dago argi kurtso hasieran.

Hezkidetza gai horien harira, baina, iparraldeko eskoletan badute Parisko gobernutik agindu zehatz bat neska gazteentzat: eskolara joateko jantzi behar dute balio errepublikarrek agintzen duten moduan. Hala agindu du Jean Michel Blanquer Hezkuntza ministroak. Adierazpen horiek entzunda ahoa bete hortz geratu den kazetariak, ez da gutxiagorako, galdetu dio zer esan nahi duen balio errepublikarrek agintzen duten moduan janzteak. Eta Blanquerrek honako hau erantzun du: modu soilez, neurritsuan janztea. Modu soila neutroa balitz bezala, zerutik eroria bezala. Eta soilik neska gazteei zuzendutako mezua da, noski.

Ikasturte hasiera berriarekin mantra zaharrak begi bistan. Skolaera ere itzulita, jarri beharko da arreta hor. Skolae eskoletan ezartzea edo ez ezartzea, edo modu arin batean ezartzea bera ere ez baita neutroa.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!