Argazki asko utzi dizkigu, ondo irakurtzeko, konfinamenduak. Eta Mariajexuxen eta Juanitaren bizipenak ere irakurtzea merezi dutelakoan, badator beste pasarte bat. Alargunak dira biak, eta lehengo batean esan nizuen Mariajexuxen laguna, Juanita, kexu zela konfinamenduan bere seme alabek kontrola zorroztu ziotelako, bizitzen ez uzteraino! Ba amak kontatu zidan enkarguetan ere izkin egin behar izan diola seme-alabei.
Konfinamenduarekin etxetik ateratzen ere ez zioten uzten seme-alabek Juanitari.. Badaezpadaere, birusak ez harrapatzeko. Enkarguak ere semeak egiten zizkon. Enkargu batzuk, ordea. Beste batzuk, Mariajexuxek egiten zizkion. Bere lagunak. Semeari frutak, berdurak, olioa eta ogia eskatzen zizkion. Baina whisky botilak Juanitari. Bai, Juanita alarguna da, 70 urteak gertu ditu, eta whiskya edaten du bazkal osteetan. Gustatzen zaio, eta digestioan lagundu egiten dio.
Lagun berezi bat ere badu, gizonezko bat, konfinamenduan ez dute aurrez aurre fisikoki egoterik izan. Konfinamendua amaitzearekin batera hasi dira berriz geratzen, besteak beste, xirriak egiteko.
Otu zait ez dela zahartzaro txarra. Bazkal ostean whiskya edan eta aldian behin xirriak egiteko lagun batekin, baina eguneroko kaferako lagunak izanik. Seme-alaben kontrolik gabe, aukeran.