Maddi Ane Txoperena Iribarren lankideak bertso batzuk oparitu dizkigu, bertsolaria ere bai baita. Covid-19ari jarri dizkio ale batzuk. Ahotsa du oso polita, eta kopla bakoitzean krisi honek biluztu dituen ertzak aletzen ditu: zaintza, osasuna, etxeko egonaldia, telelana, bakardadea, sare sozialen funtzioa… eta dena umore puntuz blaitua. Ukendu baten neurrikoa da halako egoeran.
Borobil amaitzen du Covid-19ari jarritako bertso sorta, hala dio:
Beraz ez dezagun
Eman diguzun aukera hau zapuztu,
Inork ez zuen gizarte hau
zuk bezain ondo biluztu
Pena izango litzateke krisi hau biluzten ari den sistemari gorputz osoa ikusi ostean, berriro ere lehengo egoerara itzultzea, makillatzea, mozorrotzea eta estaltzea benetan gure egitura hau eusten duten gakoak. Ikas dezagun honetatik ere, ezta?