Inorezak

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2020ko mar. 11a, 12:45

Emakume bat hil da tiroz, Barakaldon, Bizkaian. Udaltzainetatik ihesi zihoazen emakume bat eta gizonezko bat auto batean, eta udaltzainak ihesean zihoazenak geratzen saiatu dira. Ihesean segitu dute, ordea, eta emakumea hil egin da. Hala esan dute irrati batean. Esan zezaketen beste era batetara ere, adibidez: ihesi zihoazen bi pertsona pistolekin tirokatu dituzte udaltzainek, eta bat tiroz hil dute, eta bestea zauritu. 35 urte zituen emakumezkoak, eta 37 ditu gizonezkoak. Baina heriotza zerutik eroria balitz bezala kontatu digute, hil egin da. Poliziak ardurarik ez balu bezala.

Gehitu behar da pistolak kendu dizkietela udaltzainei eta ikerketa zabaldu dutela. Gainera, kontatu digute aurrekari penalak zituztela eta udaltzainak autoarekin harrapatzen saiatu direla. Beste erremediorik ez balute bezala tirokatu egin dituztela, alegia.

Ikerketa zabalduko da, baina inorezen kolektibokoak direlakoan nago, Galeanok ezin hobeto deskribatu zituenekoak ‘Los nadies’ poeman. Horrela amaitzen da: ‘los nadies, que cuestan menos que la bala que los mata’.

Horrorera ohitzea baina okerragorik ba ote da?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!