Gida praktiko bat

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2020ko mar. 4a, 13:25

‘Bai ez bada, ez da’. Harreman afektibo-sexualetan boterea erabili nahi dutenei esplikatuta: Bazaude goxo, hasi zara bikotearekin jolasean, besarkatu eta pasatu diozu eskua bizkarrean goitik behera, eta musukatu duzu lepoan eta bularrean. Jarraitu duzu besarkatuta. Berak jarri du eskua zure ipurmasailetan. Gero jarri du zure bularretan eta jaitsi da aluraino zuzenean. Eta sentitu duzu aurrera ez egiteko gogo bat. Kentzen duzu bere eskua zure alutik, eta ematen duzu buelta. Horrek, adibidez, esan nahi du bai ez bada ez dela. Kito. Ez du beste azalpenik behar. 

Baina jarraitu du besteak ukitzen, eta zuk ez duzu berriz ere eskuak kentzeko gogorik, gaizki hartuko duelakoan edo. Zure aurpegiak adierazten du gogorik eza, baina besteak ez du ikusten, edo ez du ikusi nahi eta berera segitzen du. Azkenean, etsi duzu. Egin du berea, eta hustu zaitu zu. Kasu horretan eraso bat jasan duzula jakin ezazu. Lege aldaketa egon da. Legeak ez dakit, baina mugimendu feministak ziur artatuko zaitu. Bidea luzea da, baina jabetzarekin hasten da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!