“Saiatzen gara irudimenarekin eta ausardiarekin aurre egiten baliabide faltari”. Ezin borobilagoesan zuen Jakes Goikoetxea lankideak, prentsaren Argia saria ‘Berria’ egunkariko igandetakoazalari eman ostean, saria jasotzeko ekitaldian.Behin aihotz handi batekin sartu zen lankide bat erredakziora. Ruandan egindako sarraskiaren25. urtemugaren harira egin zuten erreportaje sorta itzel bat, eta azala ilustratzeko behar zenaihotza; azalak mamia izan ohi du. Munduko mapa irudikatzen zuen tarta bat ikusi genuenbeste behin erredakzioan, mundua nola eta nortzuk banatzen duten kontatzeko azalerako irudiezin egokiagoa zen; tarta ere ez zegoen txarra.Beste behin, Bilboko Gran Vian jarri genuen lankide bat kartoizko kaxa batekin buruan,diseinatzaileek gero Amazoneko irria margotu zioten kaxari, ‘irri gutxi saltokietan’ izan zen azalharen izenburua. Ekarri genituen kafe kikarak etxetik, bai, ‘hoztu da denentzako kafea’izenburua jartzeko, Kataluniako aferak Espainiako autonomien estatua kinka larrian jarri duelaadierazteko. Irudimena eta ausardia beharrezkoa izan da baliabide faltari aurre egiteko. Iruñeaaldeko euskarafoboei aurre egiteko ere lagungarri izan ote daiteke?