Sarea

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2020ko urt. 15a, 13:15

Dutxatik ur hotza ateratzen hasi da, eta topatu duzu zure burua termo elektriko bat erosi beharrean. Bakarrik zaude, eta ez daukazu arrastorik ere termo elektriko bat erosteko kontuan izan beharreko irizpideen gainean. Prezioak inporta du. Hori da garbi daukazun bakarra. Galdetzen dizue zenbat litrotakoa behar duzun, eta hasi zara pentsatzen zenbat zareten, dutxa azkar xamarrak hartu zaleak zaretela… hori zenbat litro diren kalkulatzea ere ez zaizu xamurra egiten. Eta gero topatu duzu zure burua “ánodo de magnesio” zer den deskubritu nahian, urak daukan kareak eragiten duen kaltea babesteko sistemaren berri izan duzu. Azkenean ‘resistencia envainada’ daukan bat hartu duzu, gehien horrek babestuko duelakoan. Eco funtzioa duena lehenetsi duzu, eta kostata baina premiak bultzatuta erabaki duzu bat erostea. Gainera, atzoko moduko egun haizetsuetan akordatzen zara etxeko aislamentua errepasatu beharraz. Beste mundu bat irekitzen da hor ere. Eskerrak baduzun horiek guztiak etxean jartzen lagunduko dizunik. 

Sareak eusten laguntzen dizu. Sare hori zaindu eta elikatu egin behar dela esaten diozu zure buruari, eta etxeko lan batzuk ere jarri dizkiozu.

Batzuetan ohetik jaikitzea kosta egiten zaizu, baina egunerokoak jartzen dizkizun erronkak gainditzen zoazela ikusteak hurrengoak gainditzeko indarra ematen dizu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!