Ematea opari

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2019ko abe. 18a, 14:07

Etorri da semea ikastolatik eta esan dio amari: “Ama, Kimetzek esan dit erregeak gurasoakdirela. Eskerrak gure etxera Olentzero etortzen den!”. Lasaitua hartu du. Eta Leireri Neretxokere honakoa esan dio: “Olentzero, erregeak... denak gurasoak dira”. Leirek kupidaz erantzundio: “Barkatu, Neretxo. Nik ulertzen dut etxe guztietara ezin dutela iritsi, eta igual zure etxeraezin dute iritsi eta horregatik gurasoek erosten dizkizute opariak, baina benetan, nire etxeraerregeak etortzen dira, e”.Olentzero, bizarzuri, erregeak, aiton-amonak, gurasoak edo lagunak emandakoak badira ere,datozen egunetarako begirada bat, besarkada bat, abesti bat edo, bonboi bat bada ere, oparijaso dezazuen opa dizuet. Baina are gehiago eta zuen esku dagoena, jaso baino ematea opadizuet: begirada bat, besarkada bat, abesti bat edo bonboi bat. Ematea, oparitzea omen dazoriontasunerako giltzetako bat

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!