Mauken astea da. Behar ez dituzun gauzak erostekoa. Azaro hasieratik gogorarazi dizute ezin duzula aukera galdu, behar ez izan arren, behar dituzula sinestarazteko kanpainen bidez. Begiratzeko, topatuko duzula behar duzun hori prezio ezin hobean. Iritsi zaizu mezu hori mugikorrera hamaika tokitatik, telebistako iragarkiek behin eta berriz gogoraraziko dizute, hedabideek, berdin du zein lerrotakoek, egingo dizkizute erreportaiak propio ditxosozko ostiral beltzaren inguruan. Badakizue, zuen kontuak gorrian geratuko badira ere, gera bitez kapitalismo brutalarenak beltzean.
Eta topatu duzu zure burua sarean, izendatu ere nahi ez duzun webgunean aurikular inalanbrikoen prezioak konparatzen, Himalayara joanda ere soberan izango zenukeen berokiak begiratzen, behar ez duzun hamaikagarren jertseari begia botatzen… eta sartu zara barne borrokan.
Akordatu zara orduan Jose Luis Otamendik Kapital publikoa olerki liburuan, Maiatz berritan olerkiari emandako amaieraz:
...eta kapitalaren logikak
erraz narama
narabil