Sortzaileen soldataren alde

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2019ko aza. 6a, 13:10

Igaroko da aste hau ere, eta datorren astelehenean egunak argituko du, eta jarraituko du Nafarroak zonifikazioarekin, jarraituko dute frankismoak eraildako milaka gorputzek bide bazterretan, jarraituko dugu emakumeok gauez beldurra izaten, kontratu prekarioek… ezer berririk ez ostertzean. Beti geratuko zaigu kulturaren ukendua. Ez galdu datorren astean Iruñean izango duzuena: Zaldi urdina. Axut, Dejabu eta Artedrama antzerki taldeek elkarlanean ondutako antzerki obra.

Memoriaren aldarrikapen bat egiten du, eta heroinaren sareak harrapatu zituen guztientzat omenaldi gisako bat ere ulertu nuen nik, iritsi nintzeraino. Ertz asko lantzen ditu, maisuki eta maistraki taularatuta. Aktoreek baliabide material urriekin egiten duten lana sekulakoa da. Beste artista askok beste hainbat diziplinetan ere egiten dutena gogoan hartzekoa da. Benetan, ez dakit noiz jabetuko diren kultura sailburuek dauzkagun artista puskez. Hilero oinarrizko soldata duin bat beharko lukete, sortzen segitzeko. 

Harira: Zaldi Urdina. Gayarren dauzkazue, 13an eta 14an.
Aholku bat: joan burua argi, eta bost zentzumenak adi. Mami guztia hobeto dastatuko duzue.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!