Irudimenaren boterea

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2019ko urr. 16a, 13:09

Jordi Sanchezek, ANCko bozeramaile ohi espetxeratuak esan zuen asteburuan, independentista katalanen aurkako sententzia filtratu zenean: 2017ko urriaren 1ean 60.000 hautetsontzi diskrezioz hauteslekuetara eramateko gai izan ginen, eta Marchenak esaten du ez dela gai izan 12 lagunen esku zegoen sententzia diskrezioz gordetzeko?

Iritzi publikoa harritzeko gaitasuna ez du galdu mugimendu independentistak. Lortu zuten 60.000 hautetsontzi eskoletara eramatea, eta lortu zuten astelehenean, sententzia publiko egin zenean Bartzelonako aireportua blokatzea. Aurreikusia izango zuten agian poliziak ez zuela jendea sartzen utziko, eta zer aterako txisteratik... 5.000 hegaldietarako txartel birtualak iritsi ziren telefonoetara, El Prat barrura sartu ahal izateko.

Eta arratsaldean jakin zenez, astelehen goizean, sententzia jakin ostean, 1.200 kotxe abiatu ziren Madrilera Barajasko aireportura. Madrilgo prentsak ez dio oihartzunik eman, baina astelehen buruzuri batean ohikoa baino 1.200 auto mantso-mantso Barajasera batera sartzeak eragin behar zuen karabanaren bat gutxienez.

Bartzelonan gaude. Mugimendu independentistaren irudimenak sekulako freskotasuna eta uste ez zen lekuetara iristeko gaitasuna erakutsi du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!