Auzolan mozkorraldi sano baten ostean natorkizue, alkohol eta droga prebentzioarenlantaldearekiko errespetu guztiarekin. 42 urteko ziklo bat itxi dute Kilometroek, Gipuzkoakoikastolen festek, Zarautzen. Sator lanean aritzea tokatu zaigu, eguna loratzeko. Biharamunaezin gozoagoa izaten ari da. Funtzionatu du aipatutako prebentzio lantaldeak, gazteakgazteekin aritu dira lanean, eta gazte zein gurasoen esker ona baino ez da jaso;jasangarritasuna bikain, kostako zaie Argia ikastolako lagunei Zarautzen bezain garbimantentzea komunak! Astelehen goizean ikasleak garbiketara atera direnean ere, jo ta mageratu dira! Bezperan arduratu ziren jasangarritasun lantaldekoak hondakin guztia behar bezalasailkatua jasotzen. Bestetik, puntu moreen presentzia eskertu dute bertaratutakoek. Arrakastaizan du ligatzeko praktika onen dekalogoak ere. Izan gara jasangarri, feminista, eta batez ereeuskaltzale. Horrek batu gaitu auzolanean eta indartu gaitu komunitate gisa.Euskara eta euskal kulturaren transmisioak eta Euskal Herriak batzen du ikastolen proiektua.Hezkuntza lege proiektuak hitzetik hortzera dabiltzan garaiotan, egitasmoa dena delakoa ere,aipatutako oinarri horien gaineko errailetan joateko lanean ari dira ikastolak, akatsak akats, etahobetu beharrak, hobetu behar.Urriaren 20an dugu hurrengo zita, Tuteran. ‘Izan argi’, etorkizuna gaurtik ereiten baita.