Zerk lotzen edo arrozten zaitu?

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2019ko urr. 2a, 12:57

Zerk lotzen edo arrozten zaitu?Zerk lotzen zaitu herri batetara? Zerk sentiarazten hemengo edo hango? Nago, besteak beste,hizkuntzak bete dezakeela funtzio hori, edo hori sentiarazten lagun diezagukela uste duthizkuntza ez hegemonikoetan mintzatzen garenoi behintzat.

Zertara datorren matraka hau? Ba Nafarroako Auzitegi Nagusiak ebatzi berri duena hizpidehartzeko. Euskara ez da beharrezko izango eremu mixto eta ez-euskaldunetan. Alegia, eremuhorietan bizi diren euskaldunek ez dutela administrazioan arreta euskaraz bermatua izango. Ezhori bakarrik, euskara paisaia linguistikotik ezabatzeko atea ere ireki du auzitegiarenebazpenak. Beti zerbaiten kontra aritu behar horrek ere nekagarria izan behar duela pentsatzen dut.

Epaiak dioenez, hizkuntza hiritarraren eskubidea da, ez administrazioarena. Administrazioak,ordea, ez al luke hiritar guztien zerbitzura egon beharko? Auzitegiak administrazioa ulertzekomodu bitxia duela begitandu zait. Eta lerro artean irakurriz gero, esandakoak herri eredu batelikatzen du. Asmatuko duzu zein.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!