Jolasa noizko?

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2019ko ira. 18a, 12:51

Sartu gara irail betean, eta zelai basatian era guztietako loreak nola, loratu dira hirietako guneetan eskolaz kanpoko era guztietako eskaintzak: Mindfulness, hiru urtetik aurrera; Yoga, sei urtetik aurrera; ingelesa, bi urtetik aurrera; Zumba, lau urtetik aurrera. Horri guztiari eta gehiagori gehitu kiroletan eta musikan irekitzen diren sorta zabalak. Ez da kasualitatea hirietan izatea halako eskaintza ugaria. Eta ez da gutxiestekoa, akademia eta ikastaroen oihan zabal horrek atzean ezkutatzen duena. Gizarteko klase banaketan sakontzen du, txiki-txikitatik mailaketak ezarriz. Akordatu zait, ama eta alaba baten arteko elkarrizketa batean, amak alabari eskolaz kanpoko zein jardueretan izena eman zion azaldu zionean, alabak honakoa erantzun ziola: ama, baina noiz jolastuko dut? Euskal Herriko Haurren Asanblada sortu beharko dute horrela segituz gero, eta aldarrikapenetan lehen puntua, hauxe: jolaserako eskubidea daukagu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!