101 zuhaitz

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2024ko mai. 16a, 15:52

Nonbait irakurri dut azken bost urtetan Iruñean 6.000 zuhaitz gehiago daudela. Guztira, iturri ezberdinak dauden aurren, 120.000 zuhaitz omen daude udal mugarte osoan. Gutxi ala asko diren ez dakit, baina pasa den asteburuan Beloson 101 zuhaitz mozteak ez du munduaren bukaera ekarriko. Are gutxiago ziren Barcinak Gaztelu plazan moztu zituen 74 zuhaitz horiek, eta are gutxiago Cristina Ibarrolak Gurutze plazan moztu nahi zituen 46 horiek. 
Alabaina, zuhaitzak oso ikur maitatuak dira, indar afektiboa daukate, nolabait, eta zuhaitz bat mozten den bakoitzean zirrara eta ezinegona sentitzen dugu, ezinbestean. Gaztelu plazan edo Beloson. Jakina, ez da gauza bera zuhaitzak moztea bidegorri edo aparkaleku bat eraikitzeko, eta zentzu horretan Beloso eta Gaztelu plazaren kasuak ezberdinak dira.
Baina... ba al dira hain ezberdinak? Azken finean, Beloson 4 milioi euro gastatuko dira bidegorria egiteko baldintza batekin: trafikoentzako lau errei ez dira murriztuko. Baldintza horretatik datoz, hain justu, gastuaren dimentsioa eta zuhaitzak mozteko beharra. Pio XII. edo Gipuzkoa etorbideetan trafikoentzako errei bana kendu baziren, zergatik ez Beloson?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!