Baztan bizirik!

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2024ko mai. 9a, 15:43

Beti entzun dugu Baztanen industrian ez dagoela. Bukolikoa, oso turistikoa eta literatura beltzarekin (euskaraz zein gaztelaniaz) lotutako arana omen da Baztan. Landa etxeez josita, beti berde eta hori dena gutxi izango balitz, Amaiurreko gaztelua bertan dago, kutsu epikoa emanez.

 

Hala ere, industria badago, hain justu Lekarozen, bere momentuan Nafarroako Gobernuak bultzaturiko enpresentzako eremu batean. Konpainia batzuk iritsi ziren, orubeak eta beste baliabide publikoak oso baldintza onetan bereganatu zituzten, eta euren jarduerari ekin zioten, bertako langile gazteak kontratatuz. Hau ere, oso baldintza onetan. Enpresentzat, jakina. Lehen ez zegoen ia ezer, baina ordutik aurrera badago industria batzuk, eta bertako gazteentzat Baztanen bizitzeko aukera. Dena oso ongi... Lan baldintza hobeak aldarrikatu arte.

 

Lekarozeko Lozy's enpresak Espainiako kimiketako hitzarmena aplikatzen jarraitu nahi du, Baztango langileen beharrak aprobetxatuz, baina hauek bi hilabete daramatzate greban, hitzarmen propio baten eske.

 

Azken finean, Baztan bizirik nahi badugu, Lozy's-eko langileen borroka denon borroka da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!