Iruñean alkate inpartziala dugula jakin izan dugu Erorien Monumentuaren aferari esker. Gai korapilatsu eta polemikoetan, azken finean benetako politika egin behar denean atzerapausoak ematea eta erabakia "herriaren borondatearen esku" uzteak beste izena du, ezta?
Antza, iruindarrok (eta zergatik ez nafar guztiok?) bozkatu beharko dugu kontsulta batean ea Monumentu faxista bat bota behar den ala ez.
Abiapuntua oso eztabaidagarria da, baina gainera, ez da egia: lehian dauden 7 proiektuetatik seik proposatzen dute Monumentua bere horretan mantentzea, bakarrik horietako batek bere eraispena proposatzen du, eta ez osorik. Beraz, azken proiektu honek beste sei proiektuen artean irabazi beharko luke balizko kontsulta horretan.
Hau da, bozketa ez da izango eraispenari bai ala ez erabakitzeko, eta horrela balitz ere, ze parte-hartzearen portzentaia izango litzateke nahikoa?
Ikusi besterik ez da nortzuk agertu diren Monumentua mantentzearen alde: Zabalza jauna, UGTekide historikoa den Memoriaren Zuzendari Nagusia, eta korralito foralaren bera bezalako beste figurak, kasu gehienetan faxismoaren biktimak iraintzeko.
Eta horren aurrean, antza, inpartzialtasuna balore politikoa omen da.