Poliziak eta poliziak

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2024ko mar. 14a, 15:06

Iñaki Sotok, Gara egunkariaren zuzendariak, atzo idatzi zuen zutabea oinarri gisa erabiliko dut poliziari buruz beste angelu batetik hitz egiteko. Iñaki Sotok 'No estás sola' dokumentala ikusi du, eta 'La Manada' auziaren inguruan gogoeta interesgarriak garatzen ditu, batez ere poliziaren jardueraren harira.

 

Kasu horretan, eta beste askotan seguruenik, foruzainek eta udaltzainek ahalegin handiak egin zituzten, eta profesionaltasun hori agerian geratzen da dokumental horretan. "Biktimeen aldeko justizia egitea ezinezkoa da ikerketa polizial hori gabe", esan du Iñaki Sotok, eta arrazoi osoa dauka. 

 

Polizia egon, egongo da, gizarte guztietan, gehitzen dut nik. Hori onartuta, "eredu polizialaren debatea egin behar dela" ondorioztatzen du, eta honetan ere arrazoi osoa dauka.

 

Hala ere, atzo ere argitaratu zen Errotxapeako narkopisoaren ikerketa eta horren ondorengo atxiloketak. Udaltzaingoak hilabeteak behar izan ditu guztion begietan gertatzen zena frogatzeko eta zerbait egiteko. Albistea irakurtze hutsak auzolotsa eragiten du. Hauek ere poliziak dira, baina zein da euren eredua?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!