Pasarela

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2024ko ots. 22a, 15:13

Pasarela hitza gure eguneroko bizitzara itzuli da. Lehen lerroan ez badago ere, pil-pilean dagoen gai politiko-foral horretan apur bat miatzen badugu, hor aurkitzen dugu: pasarela. Hitz polita da, gutako askok moda-desfileekin lotzen dugu, edo Txantreatik Arga ibaia zeharkatzeko erabiltzen ditugu... 

 

Bai, hori egia da, baina benetako pasarela bestea da: Guardia Zibila izatetik foruzaina izateko pasabidea da. Ez dakit Nafarroako Gobernuak trafiko eskumenak noizbait kudeatuko dituen, baina hori gertatzen bada, ehun ta piko guardia zibilak foruzainak bihurtuko dira, gauetik goizera, horrela onartu dutelako gure Parlamentuaren alderdi guztiek, abertzaleak barne. Batzuk legearen alde bozkatu zutelako, eta beste batzuk iazko Aurrekontuak babestuz.

 

Ez bakarrik hori, baizik eta guardia zibilek eutsi egingo diote orain kobratzen duten terrorismoaren kontrako gehigarriari (700 euro, alegia), foruzainek baino gehiago kobratuko duten arren. Ez dago gaizki pasarela hau: berdez jantzita joatetik gorriz jantzera, merkealdiak egin gabe.

Autogobernua faltsua bada ere, garestiegia ateratzen ari zaigu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!