Tabernen kalea

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2023ko abe. 7a, 08:36

Ez dut zenbatu, baina Paco Rodak esaten badu, egia izango da: San Nicolas kalean 35 tabernak edo jatetxeak daude, seguruenik munduko kontzentraziorik handiena. Hau ez du Paco Rodak esan, nire inpresioa dela baizik, banagoelako taberna bat sei metro bakoitzeko ratioa gainditzerik ez dago. Horrek esan nahi du ez dagoela tokirik beste ezertarako, eta auzoko dendek beste kaleetara ihes egin behar izan dutela, edo zuzenean desagertu egin dira.

Albiste zaharrak arakatuz, irakurri dut orain dela urte batzuk 21 taberna zeudela. Benetan 14 lokal berriak ireki dira azken urteotan? Balduz alkatearen garaian, Alde Zaharra ostalaritzarako gune saturatua dela onartu zen, eta debekatu egin zen taberna gehiago irekitzea.

Nola ez, Barcinak 2006an erabaki zuen debeku hori merkatuaren askatasunaren aurkakoa zela, eta atzeko atetik baimena eman zuen negozio berriak irekitzeko, beti ere baldin eta jatetxeak baziren. Oso erraza izan da baldintza hori sahiestea eta ohiko tabernak irekitzea, kasu askotan beste negozioetan -eraikuntzan, adibidez- sortutako diru beltza garbitzeko. Horixe da gaur daukagun tabernen kaleko paisaia: taberna handi eta distiratsuak, garestiak eta auzokide zein merkatarientzako itogarriak.

Monokultiboa erein dugu, asteko egun t'erdiko uzta betikoek jaso dezaten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!