Osasuna eta negozioa

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2023ko mai. 25a, 15:00

Prentsan irakurri dugunez, 70.000 nafarrek badute osasun-aseguru pribatu bat. Gainera, horietako ia erdiek azken zortzi urtetan kontratatu dute. Beraz, gora doa norberaren osasungintza pribatuaren apostua. Datua deigarria izateaz gain, oso pribatua da. Nondik atera da? Nork daki hori eta nork argitaratu dezake? Ba albistea irakurtzen badugu, erantzuna oso erraza da: IDIS izeneko elkarteak ezagutzera eman du, baina nor dago horren atzean? Bere webgunean dioen bezala, Adeslas, Opus Dei, Catalana Occidente, IMQ, Quirón, Sanitas, San Juan de Dios, AstraZeneca, Novartis eta abar... Hau da, osasungintza pribatizatzeari esker negozioa egiten duten enpresa asko.

 

Albistea, beraz, interes kapitalista eta partikular batetik dator. Oso normala litzateke, adibidez, Volkswagenek esatea kotxea hobea dela autobus kolektiboa baino...
Eskema berdintsua erabiltzen ari dira osasungintza pribatuaren onurak gure buruan sartzeko, beste mezuarekin batera: osasungintza publikoaren gainbehera. Argi dago Gobernuari estutu behar diogula Osasunbidea hobetzeko, baina diskurtso katastrofistekin kontuz ibili behar da, horren etekin ekonomikoa nork jasotzen duen ikusita...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!