Adimen Artifiziala

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2023ko mai. 11a, 12:19

Saudi Arabiako unibertsitateen trama, kolaborazio publiko-pribatua, etika profesionala, adimen artifiziala eta mundu mailako zientifiko nafar bat esaldi berean sartzen baditugu, oso motz geratzen da Shakespearek botatako esklamazioa. Ez dakit inoiz Nafarroak mundua harrituko duen, baina hemen munduko listopasatu batzuk dauzkagula berriro frogatu da azken egunotan. Gutako batzuk orain jakin izan dute mundu mailan adimen artifizialaren inguruan puntako zientifiko bat nafarra dela, Humberto Bustince izenekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren irakaslea, Uxuen jaiotakoa gainera. Eta ez da ospetsua bihurtu bere zientziari esker, baizik eta ustelkeria kasu batean harrapatu dutelako. Saudi Arabiako unibertsitate batetik 53.000 euro kobratu omen du gezurrak esateagatik, baina hori bai, bere adimen naturala baliatuta. Bere unibertsitatea zein den faltseatu zuen dirutza baten truke, hau da, irakasle artifiziala bihurtzeko. Baina harrapatu dute. Adimen artifizialak ez dio ezertarako balioko, ezta elkarrizketetan defendatzen zituen bere hipokresia ideologikoa ere: "Profesionalek etikaz jardun behar dutela" orain dela hiru urte Diario de Navarran esaten zuen... Askoz koherenteagoa zen kolaborazio publiko- pribatuaren alde egiten zuen defentsa. Praktikara eraman du, bistan denez, lehen pertsonan

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!