Burbuila puzten

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2023ko mai. 4a, 13:45

Iruñeko Udalak etxebizitzarako eskubidea defendatzen du enkante bat antolatuz. Eta etxeak eraikitzeko lursailak ahalik eta garestien saldu egin ditu, beti ere etxebizitzarako eskubidearen izenean. Lursail publikoak enkante baten bidez saltzea ohitura bat bihurtu da udal legegintzaldien azken hilabetetan: Barcinak egiten zuen, eta Mayak ere bai; garai hartan UGT eta CCOOen mesedetan, eta gaur egun, betiko enpresen etekinak bermatzeko.

23 milioitan baloratuta zeuden lursailak 30 milioiko preziotan saldu dira, hau da %30eko igoerarekin. Hor eraikiko diren etxeak portzentaia bertsuan garestituko dira, beti ere etxebizitzarako eskubidearen izenean, Udalaren esanetan. Baina afera ez da bertan gelditzen: prezioaren gainetik lortutako 7 milioi horiekin, Udalak egingo omen ditu Buztintxuriko polikiroldegia eta Zabalgunearen Civivoxa.

 

Zoragarri! Denontzako dotazio publikoak ez dira egiten politika fiskal bati esker, baizik eta auzokide berri horien etxebizitzarako eskubidea murrizten... Logika berdintsuarekin eraiki zen Lezkairu auzoa, tren geltoki berria finantzatzeko, beste adibide askoren artean. Eta gero badirudi higiezinen burbuila bera bakarrik puzten ari dela...

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!