Bi urte igaro dira pentsioekin bueltaka, ea noraino iritsiko zen eman beharreko labankada: 30 urteko epea zenbatekoa kalkulatzeko, adina atzeratzeko asmoa, eta abar. Azkenean, eskuak eta oinak ez dizkigute moztu, eta agian horregatik zeozer ospatu behar da. Gora mutilazioa!
Egia oso bestelakoa da, eta askoz ere tristeagoa. Ezkerreko alderdiek betiko kontsolidatuko dituzte orain dela 12 urte Zapaterok, patronalak, UGTek eta CCOOk adostutako murrizketa larriak. Gogora ekarriz: orduan 67 urteko jubilazioa inposatu zuten, errelebo-kontratua ia ia debekatu zuten, pentsioa kalkulatzeko epea 10 urte luzatu zuten eta aurrejubilazioari izugarrizko trabak jarri zizkioten.
Hori guztia indarrean jarraituko du, eta larriena dena: orduko atzerapausoak naturalizatzen dira, eta orain dela 12 urte egindako greba orokorraren arrazoiak orain ez dira balekoak.
Gaurko batalla irabazi dugula itxura emanez, betiko gerra galtzen jarraitzen dugu.
Eta ia ia beste guztia... propaganda da.
Ezintasun politikoaren mozorroa.