Hasieran, harriduraz irakurri nuen Miguel Sanzek Nafarroako Merkataritza Ganbararen Urrezko Domina jaso behar zuela, noiz eta presidentea izateari 12 urte pasa ondoren. Garai hartan, domina jaso behar zuenean, gauzak okertzen ari ziren bere Gobernuarentzat. Ez bakarrik Gobernuarentzat, korralito foralaren gainbehera zetorrela, orduan oso urrun ikusten bagenuen ere. Beraz, bere laguna Javier Tabernak erabaki zuen iragarritako domina ez ziotela Miguel Sanzi orduan emango, ekaitza baretu arte. Eta badirudi ekaitzak 12 urte iraun duela.
Seguru nago Javier Tabernak oso ongi irakurtzen dituela bizitza eta politikaren gorabeherak: 32 urte daramatza kargu horretan. Bizirauteko abilezia dauka, inondik inora. 32 urte. Bakarrik atletismoko munduko marka batzurekin konparatu dezakegu: Kratochvilova, Marita Koch eta Javier Taberna maila berdintsuan daude.
Gauzak horrela, Miguel Sanzek onartu du unea iritsi dela, eta domina jasoko du. 12 urte pasa ondoren, itzultzeko bidea hartu du, ekaitza baretu omen delako. Ekaitza gertatu da, benetan, edo xirimiri xume batekin nahasi dugu?