Ministeriotik Iruñera etorri dira ez genekien zerbait deskubritzera: "Kirolari asko zigortzen ditugu euren kiroletan apostuak egiteagatik". Tira, frontoietan ibilitako edonork gai honen inguruan Ministerioak baino askoz gehiago konta dezake... Baina kontua ez da hori, baizik eta apostuek eragiten duten kalte izugarria. Gure auzoetan ikusi ditugu apostu-etxeen aurkako protestak, edo lokal horien ateetan biltzen diren erretzaile gazteak... euren dirua galdu ostean, kasu askotan zorpetzearen bidez eskuratutako dirua... Ez bata ez bestea ez dira nahikoak izan Jokoaren Legea atzera emateko: publizitatea debekaturik omen dago orain, jende ospetsuak ezin du jokoaren babeslea izan... Baina ez da nahikoa, agerian den bezala.
Zaila da oroitzea nolakoak ziren apostu-etxerik gabe edo apostu on line-rik gabeko garaiak... Hala ere, ez daude oso urrun. Jubilazioa atzeratzeko legea ez zen Zapaterok bere azken urtean utzi zigun opari bakarra: Jokoaren Legea ere garai hartakoa da, eta badirudi mugiezina dela. Pilota ez da eteten, frontoietan bezala.