Irulegi ezezaguna

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2022ko abe. 2a, 07:46

‘Sorioneku’ brontzezko eskuak Arangurengo ibarreko Irulegi izeneko menditxo bat euskal kulturaren mapan kokatu du, leku nagusian gainera. Gaurko eta biharko euskaldunontzat, Irulegiko gaztelua ezinbesteko mugarri bihurtu da, euskararen historia hankaz gora jarri duena. 
Zorioneko aurkikuntza izan da, 2010ra arte ‘ez euskalduna’ zen eremu batean gertatu bada ere, orduko Euskara Legeak zioen bezala. Eskerrak urte hartan Arangurengo ibarra eremu mixtora igaro zen eta, horri esker, zorioneko aurkikuntza ez da gertatu Murtzia edo Burkina Faso bezalako eremu ez euskaldun batean.
Irulegiko inguruan orain dela 2000 urte euskaraz hitz egiten eta idazten zela frogatu berri da. Orain dela 30 urte, bertako biztanleek ez zuten Irulegi hitza ezagutzen, Jimeno Juriok konprobatu zuen bezala, Nafarroako leku-izenak ikertzen zebilenean. 
Irulegiko magalean dagoen Lakidaingo herriko biztanleek mendi horri ‘El Castillo’ deitzen zioten, eta mendigoizaleen mapetan Lakidain bezala agertzen zen. 
Jimeno Juriori esker, Irulegi hitza berreskuratu genuen. 
Euskararen kabiak gaur egun izena badu, Artaxoako jakintsuari esker da. 
Euskarak ere memoria eta justizia behar ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!