Brasil, bandera eta erlijioa

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2022ko aza. 3a, 11:39

Brasil ez dago kolokan, herrialde edo nazio bezala diot. Azken hamarkadatan,
eta nik dakidanez behintzat, bertako guztiak brasildarrak sentitzen dira. Ez
dago lurralde baten edo bestearen mugimendu independentistarik, eta
portugeraz beste hizkuntz-eskubideak defendatzen dutenak, edo gutxiengo
indigena direnak, brasildarrak sentitzen dira, oro har. Eta hala ere, azken
asteetan Bolsonarok bereganatu egin ditu, arrakastaz gainera, Brasilgo
bandera eta futbol-selekzioaren kamiseta, hau da, canarinha maitagarri hura.
Brasildar guztien ikurrak bere egin ditu, eta Lulak ezin izan du horren aurka ia
ezer egin, baina azkenean hauteskundeak irabazi ditu, ozta-ozta izan bada ere.
Kontraerasoan edo, ebanjelikoei zuzendutako eskutitz publiko batean, Lulak
aitortu egin du abortoaren aurka dagoela. Hala ere, edo agian horregatik, batek
daki, hauteskundeak irabazi ditu, ozta-ozta bada ere.
Benetan garai txarrak dira politika egiteko funtsezko elementuak bandera eta
erlijioa (edo futbol kamiseta bat) baldin badira, honezkero

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!