Donejakue Bidea, aldapa behera

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2022ko urr. 6a, 11:46

Donejakue Bidearekin dudan kontaktu bakarra urtean behin gertatzen da, Orreagatik Zubiriraino korrika egiteko, mendiko lasterketa polit batean parte hartzen. Ibilbide atsegina da, paisaia ederra eta ez oso gogorra: aldapa beherako tarteak gorakoak baino luzeagoak dira; hau da, teknikoki esanda, desnibela negatiboa da. Gainera, lagunekin biltzeko aukera ona da. Aurten, gainera, Donejakue Bidearen bilakaeraren harira hainbat komentarioak entzun izan ditut, Zubiri, Auritz edo Larrasoañako biztanleen ahotik. "Hau behera doa, gero eta jende (turistak, erromesak... ) gutxiago dator"... Ah, bai? Harridura keinuaren aurrean, azalpen ezberdinak: "Eusko Jaurlaritza kostako bidea promozionatzen hasi da, baina hura ez da benetako bidea". Edo, nire faboritoa: "2009tik hona, Santiagoko Katedralak Konpostelako bula emateko azken 100 kilometro bete behar dira bakarrik, hau da, Galiziako partea". Beraz, bekatuen barkamena asko merketu omen da: Orreagan hastea ez bada behar, zertarako hainbeste sufritu... Enfin, bekatuen barkamena merketzea oso garestia aterako zaio Nafarroako Pirinioari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!