Jordi Hurtado eta beroa

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2022ko eka. 17a, 10:48


Barkatuko didazue, baina bero gehiegi egiten du afera serioei buruz mintzatzeko. Horregatik, Jordi Hurtado hartuko dut hizpide, aste honetan jubilatzeko adinera iritsi delako, eta mehatxatu gaitu esanez ez duela erretirorik hartuko. “Urrats bat harago!” Esan du bideo beldurgarri batean… Bai, beldurra ematen du Jordi Hurtado ikusteak, bakarrik, plano batean, eta orain dela 25 urteko irudiekin konparatzeak. Esan gabe doa ez dela zaharkitu, baina horrek ez nau hainbeste beldurtzen. Ohartzen baduzue, urteak dira Jordi Hurtado ez dela inorekin plano berean agertzen, beti bakarrik gure pantailetan… Eta saio bakoitzaren amaieran, lehiakideekin mintzatzera hurbiltzen denean, argiak lausotzen dira eta ez dago modurik jakiteko benetan Jordi Hurtado edo beste figura bat den… Bizirik ote dago? Edo mito bat bihurtuta, ez da inoiz telebistatik desagertuko?
Beldurgarria benetan: 25 urte daramatza saio bera aurkezten, eta behin bakarrik hartu du baja, afonia arin baten ondorioz. Berak dio txokolate beltzari esker ez dela zahartzen… Tira, fribolizatzen hasiko gara uda garaia, tonu arin honekin bukatu dugu ikasturte honetako Metropoli Forala. Urrats bat harago!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!