Lurperatuak eta errudunak

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2022ko eka. 10a, 12:37

Nafarroan, aurten, bederatzi langile hil dira lan istripuetan, azken astean lau. Horren aurrean, Nafarroako Gobernutik esaten digute: “Istripuak horrelakoak dira: ezin zaio inori errua bota; denon ardura da, ahalegin kolektiboa egin behar da”. Ekaitzak, uholdeak edo lurrikarak bezala, lan istripuak gertatzen dira, eta kitto. Denok bagara errudun, inork ez du errurik. Gauza bera uste dute egungo eta aurreko Nafarroako presidenteek, eta horregatik argazki ugaritan atera dira patronaleko nagusiarekin, Sigma Brakes-eko jabea: Tuterako enpresa horrek jaso egin du 20.000 euroko isun asko bere langileen segurtasuna urratzeagatik. Orain dela 6 urte, 35 urteko langile bat hil zen horregatik, baina Nafarroako presidenteek jarraitu dute argazki horietan agertzen: errudunaren ondoan. Eta kanpaina publiko batzuen bidez, istripuen errua langileei botatzen, zeharka bada ere: “Ibil zaitez arriskurik gabe; pisa sobre seguro” leloak argi uzten du lanean zerbait gertatzen bazaizu, zure errua dela. 
Aurten, bederatzi langile lurperatuak. Eta gainera, errudunak. 
Ea ahalegin kolektibo batekin lurrikara bat gelditzea lortzen dugun...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!