Plaza hilik, zezenak bizi

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2022ko eka. 3a, 12:49

Munduko zezen plaza handienen artean, Iruñekoa laugarrena da: Mexiko, Madril eta Venezuelako Valentziaren atzean. Datua hor dago, eta horretarako arrazoi bat edo beste egongo da, nonbait. Ildo beretik, seguru nago egunen batean zezenketak desagertzen badira, azken ekitaldia Iruñean izango dela, bere aforoa beti betetzen duen plaza bakarra delako, mundu osoan. Egunero, bai, baina bakarrik urtean 9 egunetan. Eta gainontzeko guztietan? Hutsik, erabili gabe, hiriko erdigunean zulo beltz bat bezala.

Aurten, 100 urte beteko ditu eta badirudi beste hamarkada batzuk hor jarraituko duela, urteko egunen % 98etan erabiltzen ez bada ere.

Garai batean, zezen plaza estaltzeko eta zaharberritzeko proiektuak baztertu ziren, Navarra Arenaren mesederako, bi kalte handiak sortuz: 1) hiriko erdigunean mastodonte baten hilotza betikotzea, eta 2) kanpoaldeko erdi hilda jaio zen azpiegiturari arnasteko laguntza ematea, beti ere denon diruaren bidez.

Tira, ea hemendik 100 urtera konpondu dugun...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!