Gerrarako eskubidea

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2022ko mai. 6a, 13:11

Ukrainako gerrak darrai, bere eguneroko albistetxoekin: errusiarren ofentsibak, ukrainarren erresistentzia, suntsiketa, torturak, hildakoak, izua… Ez dago ezer gerra baino okerragorik, eta hala ere, hor gabiltza, iritzi estrategikoak ematen, geografia ikastaro trinko batean murgildurik: garai batean Nashiriya, Mosul edo Bamiyan zirenak gaur Donbass, Mariupol eta Odessa dira. Leku-izen familiarrak, gure Mendebaldeko Europako aterpe goxoetatik begiratuta.

Hemendik, gerra erromantizatu ahal dugu, “odola, izerdia eta malkoak” aldarrikatuz, ordaintzeko prezioa hori bakarrik balitz bezala. “Edonork dauka bere lurra defendatzeko eskubidea” da beste esaldi potolo bat, maiz entzun duguna. Ez dakit nik, egunero denok uko egiten diogu daukagun eskubide bati edo besteari: beste modu batez esanda, ez dugu gure eskubide guztiak erabiltzen, agian une jakin batean ez zaigulako komeni. Hasieratik uste dut ukrainarrei ez zaiela asko komeni euren lurra defendatzeko eskubidea erabiltzea, holako gerra baten truke. 
Baina gerrari buruz ez dakit ezer.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!