PAI-ren arrakasta

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2021ko aza. 19a, 12:04

Atsekabe handiz irakurri dut nafarron ingelesaren ezaguera gero eta eskasagoa dela, Malasia, Txekiar Errepublika eta Nigeriaren parekoa, Education First erakundeak azaleratu duenez. Estatu espainiarraren bataz bestekoa baino hobeto bagaude ere, horrek ez du ezer bermatzen, kontuan hartuta Espainiako maila Europako azken hamar herrialdeen artean dagoela…

Atsekabe handiz konprobatu dut, beraz, Nafarroako ehunaka eskoletan inposaturiko PAI eredua porrot izugarria izaten ari dela. 

Gauzak okertzeko, ranking horretan, Nafarroa behera joan da azken urteetan, hain justu PAI eredua hedatzen ari zen bitartean. Zenbat eta PAI gehiago, orduan eta ingeles eskasagoa.

Atsekabe are handiagorekin irakurri dut nafarron ingelesaren atzerakada bakarrik gazteen artean gertatu dela (30 urtetik gorakoen artean, maila hobetu egin dela dirudi…). Alegia, hau da PAI eta 3 hanka (gaztelania, ingelesa eta euskara maila berean) dituen balizko eleaniztasunaren porrotaren frogarik behinena. Eta bide batez, gure hezkuntza sistemaren galbidearen eta aldeanismoaren seinalea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!