Ez betetzeak eta aldaketak

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Gaubeka 2024ko urr. 17a, 15:30

Pasaden irailean Europako Kontseilutik gomendio ezberdinak egin ziren “Erregio edo gutxiengoen hizkuntzen Europako Gutunaren aplikazioaren inguruan”. Nafarroako Foru Erkidegoarekiko ondorengoetan berehalako neurriak hartzea eskatzen zen:
-Zonifikazioak ezartzen dituen oztopoak ezabatzea euskarari babes handiagoa eskaintzeko.
-Zerbitzu sozial eta osasun zerbitzuetan neurriak hartzea euskararen erabilera bermatzeko.
-Estatuko administrazioek Nafarroan dituzten egoitzetan euskararen erabilera bermatzeko neurri egokiak hartzea.
-Epaitegietan zigor prozedurak zein prozedura zibil eta administratiboak euskaraz aurrera eraman ahal izateko neurriak hartzea.
Gomendio horietan eskatzen diren neurriak herritarrek pairatzen dituzten egoerak gainditzeko eta zuzentzeko dira, baina noizbait hartuko al dute neurririk?
Hauek dira azken hilabeteetan Behatokian jasotako adibide batzuk:
-“Gizarte Segurantzarekin hitz egin behar izan dut eta ez da inor egon telefonoz euskaraz artatzeko”
-“Olazti "eremu euskalduneko" herria izan arren, Foruzaingoak herri honetako informazioa gaztelania hutsean zabaldu du sare sozialetan”.
-Osasun etxeko harreran dagoenak ez zekien euskaraz. Medikuarekin ere beti bezala gaztelaniaz jardun behar izan nuen. Osasunbidean adierazita dut euskarazko harremana nahi dudala.
- Nafarroako Administrazio Auzitegiaren webgunea ezin da euskaraz kontsultatu..
Konpromisoak ez direnean betetzen, beharrezkoa dugu aldaketak bultzatu, presio egin eta eragiten jarraitzea. Herri txikiok ere aldaketa haundiak lortzeko gai gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!