Aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Gaubeka 2022ko mai. 24a, 13:24

Pasaden larunbatean Donostian, Euskara Aurrera lelopean Gazte euskaltzaleen Sareak egindako manifestazio jendetsuak, hizkuntza eskubideak aldarrikatzeaz gaindi, etorkizunerako egiteke dugun bidea ere markatzen digu. Nola ez, bide horretan Euskal Herri osoko milaka pertsona daude, euskara ama hizkuntza dutenak edo euskara berriki ikasi dutenak baina baita euskara ikasteko edo euskaraz ikasteko aukerarik ez dutenak edo zapalkuntza ezberdinen ondorioz euskaraz bizitzeko debekuak pairatu zituztenak edo euskara beraientzat ez dela sinestarazi nahi dieten herritarrak. Izan ere, Euskara Aurrera diogunean, herritarrak Aurrera esaten ari gara,  bigarren mailako herritar sentiarazten dituztenak aurrera, ertzetan daudenak aurrera, isilduak eta estaliak direnak aurrera. Izan bost edo mila, pertsona guztiek, herri guztiek, kultura eta hizkuntza guztiek aitortza eta erreparazioa behar dutelako eta horretan, bertoko hizkuntzan bizi ahal izatea, pertsonoi eta gure eskubideei zaintzatik erantzutea da eta horren kontrako erabakiak hartzea edo bestelako norbanakoen interesak aurretik jartzea, gizatasunik ez edukitzea da.
Ilusio eta grina berezia sortzen du Euskal Herriko gazteek aurrera bidean gizatasunaren alde nola borrokatzen duten ikusteak. Aupa zuek!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!