2020erako euskararen erronkak

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Gaubeka 2019ko abe. 31a, 12:05

Abenduko hilabete honetan erregio edo gutxiengoen Europako itunaren bostgarren ebaluazioa heldu zaigu Europako Kontseilutik. Euskarari dagokionean, beste neurri batzuen artean, argi helarazi zaio Gobernuari administrazio publikoan herritarren hizkuntz eskubideak bermatu ahal izateko, ez dagoela euskararen ezagutza duten lanpostu nahikorik. Beraz, euskara ofiziala ez den eremuetan ere euskara sustatu beharra gogorarazi du Adituen Batzordeak.
Aldiz, kontrako norabidean ari da Iruñeko udala. Hilabete honetan bertan, 2020ko udaleko plantilla organikoaren aldaketa egin dute, 105 lan-postu baino gehiagotan euskararen eskakizuna desagerrarazi dutelarik, herritarrei eman beharreko zerbitzuaren kaltetan. Gainera, kasu batzuetan atzerriko hizkuntzak euskara baino gehiago baloratzen dira, adibidez kultura teknikari lanpostuaren kasuan.
Beste behin ere, herritarrekiko zerbitzua galtzaile eta zerbitzu publikoen kalitatea gero eta kaskarragoa.
Ea urte berriak zer ekartzen digun, baina izan prest, kalera atera beharko garela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!