Napardi, zaharrak berri

Erabiltzailearen aurpegia Garat Gaztelu 2026ko apirilaren 28a

Napardik berretsi egin du emakumeei bazkide izateko ezarrita duen debekua. Erabakia Nafarroako Berdintasun Institutuak urtarrilean eginiko eskariari erantzuteko heldu da, eta argi utzi du bazkide diren gizonendako, generoaren araberako diskriminazioa ez dela arazoa. Baina, orain arte ez bezala, debekuak erantzuna jaso du alderdi politiko zein erakundeen aldetik.

Iruñeko Udalak oraindik ez du azaldu zeintzuk izanen diren neurri zehatzak, baina udal talde aurrerakoiek adeirazi dute ez dutela parte hartuko Napardik antolatutako Urrezko Oilarraren sarietan, zein uztailak zazpian eskaintzen duten mokaduan. Ez dirudi erantzun bereziki bortitza, baina nahikoa izan da eskuindar askok haien desadostasuna adierazi zezaten.

Haien ustez, elkarte pribatua izanik, libre da edozein motatako diskriminazioa. Gainera, emakumeak poz-pozik omen doaz hara afaltzera sukaldatu beharrik gabe, agian etxean ez dutelako horrelakorik inoz izaten.

Eta, nire ustez, azken adierazpen horrek nahiko ongi laburtzen du arau horren atzean dagoena. Eskubideak ukatu, faborea balitz bezala. Azken finean, emakumeek egunerokoan, etxeko esparruan sukaldatzen duten bitartean, errekonozimendurik gabe; gizonok hartze baitugu, arau horiekin, esparru sozialetan sukaldatzeko ardura, eta horrek dakarren errekonozimendua. Gustatuko litzaidake, bai, jakitea, gaueko ordu txikitan, zein generokoa den gizonek zikindutako sukalde hori garbitzen dabilena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!