Ekaina heldu zaigu, Arrotxapeko jaiak amaitu berri dira, eta Sanferminak ate joka ditugu. Horrekin batera, jaien aurreko lanetan murgilduta dago gure hiri maitea. Hasi dira entzierrorako hesiak jartzen, kartel ederra dugu dagoeneko eta Iruindarrok ezin dugu burutik kendu hilabete eskas barru mundu osoa gure hiriari begira egonen dela.
Aldi berean, mundu guztiaren begien aurrean, genozidio bat egiten ari da Israel Gazan. Jaso dugun azken berria da Israelek Askatasunaren Flotillaren “Madleen” ontzia baitu duela, bertan zihoazen 12 aktibistekin batera. Israelek ez du nahi Gazara jatekorik edo sendagairik heltzea, eta prest dago Nazioarteko Gorte Penalaren aginduei ere kontra egiteko.
Asteotan Iruñean ari gara txupinazoa nork botako duen erabakitzen. Ari gara mundu osoari “Gora San Fermin!” nork oihukatuko dion hautatzen. Aukera ezin hobea dugu Israeli eta nazioarte osoari adierazteko gu ez gaudela prest beste alde batera begiratzeko eta genozidioa onartzeko. Horregatik, Yala Nafarroa txupinazora!