Euskaraldia badator!

Erabiltzailearen aurpegia Garat Gaztelu

Maiatza heldu zaigu, eta horrekin batera Euskaraldia. Euskaldunok, maiatzaren 15etik eta 25era arte, militantzia ekimen kolektiboa eginen dugu. Gure rolaren arabera, lehen hitza euskaraz egiteko konpromezua hartuko dugu; edota beste euskaldunei gurekin euskaraz egiteko eskaria luzatuko diegu.

 Baina ariketa horrek ez ditu bakarrik euskaldunak interpelatzen. Erdaldunak ere interpelatzen ditu. Erdaldunak interpelatzen ditu,  euskaldunak artatu behar dituzten heinean. Interpelatzen ditu, euskaldunekin elkarbizi behar  direlako; nahiz eta askotan kontziente ez izan. Interpelatzen ditu, jakin behar dutelako kudeatzen haiek ez dutela bertakoa den hizkuntza bat ezagutzen.

 Balia dezagun Euskaraldia euskaraz bizi nahi dugula adierazteko. Euskaraz egiteko edozein txokotan, egin beharko genukeen moduan. Balia dezagun Euskaraldia ausardiaz eguneroko estres linguistikoari aurre egiteko. Eta balia dezagun, bereziki, inguruan ditugunak euskarara erakartzeko; haiek baitira, gurekin batera, hurrengo edizioan euskaraz bizi nahiko direnak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!