Gezurren prezioa

Erabiltzailearen aurpegia Garat Gaztelu 2024ko mai. 20a, 14:58

16.000 euro baino gehiago. Hori da Iruñeko Udalak gastatu duena UPNren udal taldearen bulegoetan bilera gela bat egiteko. Edo hori zioten haiek, orain jakin baitugu areto horrek bestelako funtzio bat duela; Cristina Ibarrolaren bulego pribatua izatea.

Ez dakit Ibarrolak bulegoa behar zuen edo ez. Ez dakit oposizioko lehen indarraren bozeramaileak horrelako azpiegiturarik behar duen. Beste udal taldeek ez dute horrelakorik izan, baina horrek ez du esan nahi ez denik beharrezkoa edo egokia.  Dakidana da gezurra esan dutela Ibarrolaren bulegoa egiteko. Bilera gela izan behar zuena, azkenean bulego pribatu bilakatu da.

Ez da harritzekoa UPN gezurretan arrapatzea. Duela gutxi jakin genuen balorazio ponentzia berria 2021etik prest zutela, eta tiraderan gorde zutela interes politikoengatik. Hiriak 30 milioi euro galdu ditu erabaki horrengatik. Hiriburutza karta etengabe ahotan izan dutenek, uko egin diote 30 milio biltzeari, hauteskundeetan eragin negatiboa izan zezakeelakoan. Berriro gezurretan hiriaren interesen aurka.

Ez dakit zein  izanen den UPNren hurrengo gezurra; baina, zoritxarrez, uste dut badakidala nork ordainduko duen prezioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!