Aburtoren azken burutazioa

Erabiltzailearen aurpegia Garat Gaztelu 2024ko urt. 29a, 15:09

Juan Mari Aburtok, Bilboko alkateak, aurreko astean bota zuen bere azken burutazioa. Bere ustez, Bilbon manifestazio gehiegi egiten da eta errepidea gehiegitan mozten da. Horrek, bere iritz, bilbotarren bizi kalitatean eragin kaltegarria duenez, haietako asko espaloietatik egin daitezkeela esan zuen.
 Antzeko datetan, Iruñean, udal gobernu berriak adierazi zuen ez zituztela korrika txikiak, inauterietako kalejirak eta antzekoak gehiago espaloietatik bidaliko. UPNren gobernuek erabilitako ebazpena aldatu zutela adierazi zuten, egoera hori errepika ez dadin.  Horretaz gain, ordenantza aldatzeko lanetan hasi direla iragarri zuten, etorkizunean baimenak ematerakoan ausazkotasunik egon ez dadin.
 Bi albisteak ikusita, ez dakit ezberdintasun asko antzeman dezakedan Bilbon EAJk hartutako jarreraren eta UPNk Iruñean azken urteetan izandakoaren artean. Azken finean, eskuinak ez ditu gustuko izaten herritik sortutako eta bere kontrolpetik kanpo dauden adierazpenak, izan politiko, izan kultural. 
 Nik argi dut zein eredu nahi dudan, Iruñean, Bilbon edo beste edozein tokitan; adierazpen kolektiboak eta eskubide politikoak errespetatuko dituen eredua, kotxearen gainetik, auzoetako jaiak eta langileen eskubideen defentsa jartzen dituena. Eta zuek, zein eredu duzue nahiago?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!