Gero eta gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Garat Gaztelu 2023ko api. 24a, 14:47

Gero eta gehiago. Gero eta gehiago dira UPN utzita PPra bidea egin duten kargu eta militanteak. Inkestek, ordea, oraingoz ez dute aurreikusten hauteskundeetan boto asko joango zaizkionik UPNri. Duela urtebete guk ere ez genuen espero hain beste karguk alderdia aldatzea, eta gertatu da.

 Uste dut maiatzak 28ko gaua oso interesgarria izanen dela neurtzeko benetan UPNren baitan gertatu dena. Azkenean UPNk eskuinaren lidergo argia mantentzen badu agian PPk atzera egin beharko du, eta hauteskunde orokorretarako akordioa bilatu. Baina boto ihesa uste baino garrantzitsuagoa bada, uste dut PPk indar guztiak jarriko dituela UPN akabatzeko.

 Eta  bidean eskuinak asko gal dezake, indar progresistek egoera probesten badakite. Benetako aukerak daude, bai Iruñean eta bai Nafarroako beste herri askotan, eskuineko alderdiei lehen postua kentzeko, udal hauteskundeetan honek duen garrantziarekin. Hori lortzeko testuinguru ezin hobea dugu, beraz jar gaitezen denak lanean oraingoz aukera bat besterik ez dena errealitate bihurtzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!